IZA Igogailuak enpresak bat egin du Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duten ESKUARA proiektuarekin.
ESKUARA egitasmoak helburu du 50 langile baino gehiagoko Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza-berdintasuna bultzatzea. Eskuara Lanabes programaren barruan sortutako ekimena da eta IZA Igogailuak Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitza zerbitzuaren laguntza izan du.
IZA Igogailuak ohar bidez zabaldu duenaren arabera, honako bide hau egin du; egoeraren eta beharren oinarrizko argazkia egin, eta beharren eta aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartu ditu.
Konpromiso horiek betetzen ere hasi direla azaldu du, eta enpresaren hizkuntza politika zein irizpideak zehaztu eta betetzeko hainbat neurri hartu ditu jada: bezeroentzako emangarriak euskaraz ere jartzea edo enpresaren sare sozialetan euskararen erabilera areagotzea, besteak beste.
Horrez gain, IZA igogailuak Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren zerbitzuarekin batera euskararen normalizazioan urratsak ematen jarraituko duela iragarri du, bestelako arloetan eragiten euskararen normalizazioa bilatuz euren lan eremuan.