- ERANTZUN GALDETEGIA HEMEN.
Hezitzaileentzako argibideak:
Planteatzen den ariketa DBH eta Batxilergoko ikasleentzako aproposa izan daiteke. 10-15 minutuko iraupena dauka, baina gehiago luzatu daiteke klasean eztabaida sustatzen bada. Ikasle bakoitzak bere kasa erantzun dezake galdetegia edo aukera dago baita taldeak egiteko eta talde bakoitzak erantzun bat adosteko.
Ariketa hau Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 205. zenbakian ateratako erreportaje baten osagarria da. Hemen irakurri daiteke eduki hori osorik.
Horrez gain, hemen beheko baliabideak ere erabili daitezke ikasleekin. Kattalin Minerren Moio liburua aproposa izan daiteke DBH 3. mailatik gorako ikasleek irakurtzeko (ez da oso luzea eta nahiko irakurterraza da). Saldremos de esta liburuak, aldiz, irakaslearentzat berarentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat baliabide eta erreferentzia eskaintzen ditu.
Bukatzeko, 024 linearen existentzia eta Asasam elkartearen jarduna ere erreferentzia interesgarriak izan daitezke ikasleekin partekatzeko.
Planteatutako ariketei buruzko edozein ekarpen izatekotan, idatzi mezu bat erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera.