Gurasoleku, familian euskararen transmisioa bultzatzea helburu duen programa da. Duela 4 urte sortu zuten eta 0-5 urteko umeak dituzten familiekin sentsibilizazioa landu eta aholkuak eta tresnak eskaintzea du xede.
Izen-ematea Urduña, Laudio, Amurrio, Aiara, Orozko eta Arrankudiagara zabaldu dute eta guztira 142 pertsonek eman dute izena. Horietatik 42k Gurasoeuskaltegian (euskara eskolak) eman dute izena, 17 Gurasolagun (mintzapraktika taldeak) programara eta 107 Gurasolagun (aisialdia euskaraz eta familia) agendara batu dira.
Aurten berrikuntzak izango ditu Gurasolekuk. Esaterako, Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua bilduma bat prestatzen ari da, doako 70 tresna baino gehiagorekin. Ikasturtean ere hiru hiztegi ere argitaratuko dituzte, euskara sei hizkuntzatara itzuliz.
Proiektu hori aurrera eramateko, ezinbestekotzat jo dute eskualdeko euskaltegien eta ikastetxe eta haurreskolen parte hartzea.