Itziar Montalban eta Aritz Galarzaren lanak saritu ditu Aiaraldeko Udako Argazki Lehiaketako epaimahaiak

Erredakzioa 2024ko urr. 16a, 15:30

Aritz Galarzarena 'Goiztiarra' lana gailendu da 'Mundua' kategorian.

Janire Usategik eta Maied Urrutiak Urtegia eta Goiztiarra lanak nabarmendu dituzte 'Aiaraldea' eta 'Mundua' kategorietan, hurrenez hurren.

Eztabaida luzearen ostean, Aiaraldeko Udako Argazki Lehiaketak badauzka irabazleak: Itziar Montalban eta Aritz Galarza, hain zuzen. Izan ere, bozketa fasea amaitu ondoren, kategoria bakoitzeko babes gehien jaso zuten hamar irudiak izan zituzten aztergai Maied Urrutia argazkigintza irakasleak eta Janire Usategi Jare estudioko buruak.

Hasiera batean, bakoitzak lan ezberdinak hautatu zituen, "kalitate handia dagoelako lehiaketan". Gero, iritziak adosteko, biak batu ziren eta irizpideak bateratzera aldera lehenetsi zuten, adibidez, konposizioa. Horri eutsita, Aiaraldea kategorian Urtegia saritu dute, konposizioa ondo eginda dagoelako eta eskualdeko ikurra delako Gorobel mendilerroa. "Egia da irudi oso ikusia dela, baina ez diogu aitortza kenduko horregatik, asko heldu zaigu eta", azaldu dute.

Mundua kategorian, aldiz, Goiztiarra izan da lan hautatua. Epaimahaikideek baloratu dute poetikoena dela eta sentimendu udatiarra piztu diela. Horrez gain, konposizioa eta argia egokitzat jo dituzte.

Urtegia argazkiaren egilea Itziar Montalban da eta Guzurtegi jatetxean 90 eurotan zenbatetsitako otordua irabazi du. Beste sariduna Aritz Galarza da eta 8 pertsonentzako esperientzia izango du Mendexa Park-en. Horrez gain, Aiaraldeko bazkideen esparruan, Argiñe Rodriguez izan da sariduna, Itxina lanarekin.

Aiaraldea Komunikabidea bera jarriko da harremanetan aste honetan bertan irabazleekin sarien kudeaketari ekiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide