Perretxikoen denboraldiarekin batera badatoz Urduña eta Amurrioko Egun Mikologikoak

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko urr. 16a, 11:00

Pintxoak dastatzeko aukera egongo da egun mikologikoetan. / Aiaraldea.eus

Amurrion urriaren 19, 20, 26 eta 27an eta azaroaren 2 eta 3an izango dira, Urduñan, berriz, azaroaren 1, 2 eta 3an. Bietan, baina, onddoak eta zizak izango dira protagonistak, eta bietan bildu zein dastatuko dira.

Perretxikoak biltzeko denboraldi nagusiarekin batera, Amurriok eta Urduñak Egun Mikologikoak antolatu dituze aurten ere. 

Amurrion pintxo-lehiaketa nagusi

Amurrion, XIX. Pintxo Lehiaketan  8 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Albizabal, Atxubi, El Desván, El Rinconcito, Lasai Taberna, Taberna Fronton, Txoko Gorri eta Ustai. Pintxoak 12:00etatik 14:30era bitartean dastatu ahal izango dira urriaren 19, 20, 26 eta 27an eta azaroaren 2 eta 3an.

Gainera, onddoak eta zizak sailkatzeko ohiko eguna azaroaren 2an izango da, udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Mikologia Elkarteko kolaboratzailea, bi orduz egongo da sailkapena egiten. Eta, azaroaren 3an, hitzaldi mikologikoa izango da 19:00etan, Amurrioko Arriola Mikologia Elkarteak antolatuta katekesi aretoan.

Urduñan pintxoak, azoka eta irteera

Urduñan, azaroaren 1etik aurrera, taberna eta jatetxeek tokiko perretxikoekin prestatutako pintxoak eta platerak eskainiko dituzte. Bestalde, azaroaren 2an, 10:30etatik 14:00etara tokiko ekoizleen azoka bisitatu ahal izango da, eta 12:00etatik 14:00etara pintxo mikologikoak eta txakolina dastatu. Gainera, azaroaren 3an, basoan barrena onddoak eta zizak aurkitzeko irteera mikologikoa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide