Kirikino taldeak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hirugarrenez antolatu dute Memealdia. Urriaren 18tik azaroaren 27ra bitartean izango da eta eskualdeko edozein herritarrek parte-hartu dezake. Memeak 688 72 66 65 telefonora bidali beharko dira eta gero @memealdia3.0 Instagram kontuan argitaratuko dituzte.
Parte hartzaileen artean zozketak egingo dituzte eta meme onenaren egileak kikara bat eta afari bat irabaziko du, Abenduaren 1ean Arrankudiagan egingo duten jaian. Goiko argazki galerian ikusi daitezke 2023ko edizioko meme batzuk.