Ekaitz labur baina bizia igaro da Aiaraldetik. Trumoiak, euria eta txingorra pilatu dira minutu gutxitan. Aretan 6.1 mm-ko prezipitazioak neurtu dituzte 10 minututan eta Saratxon 9.4koak. Horren ondorioz, ur-putzuak sortu dira eskualdeko hainbat txokotan.
Amurrion, adibidez, hainbat errepide bete dira urez:
⛈️ Ekaitzak putzuak sortu ditu eskualdeko hainbat txokotan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) October 16, 2024
Info+ 👉 https://t.co/tlzO9pBjn6
🎥Bideoa: amurrio.gaur pic.twitter.com/ZhtOgM9K1W
Bihar ere euria egingo duela iragarri du Euskalmetek, egunaren lehen zatian bereziki. Tenperaturak ere jaistea aurreikusi dute. Hala ere, ostiralean eguzkia aterako da berriz, eta tenperaturek berriz egingo dute gora.