Gernika Palestina plataformak deituta, Euskal Herriko 178 herritan egingo dituzte elkarretaratzeak Gazaren eta herri palestinarraren kontrako genozidioaren amaiera exijitzeko.
Plataformako bozeramaileek adierazi dute Gazaren kontrako eraso bortitza duela urtebete hasi zela eta bidegurutze historikoan dagoela gizadia. Horregatik, su etena aldarrikatu behar dela azpimarratu dute.
Aiaraldeko herri guztietan, salbu Arakaldon, egingo dituzte elkarretaratzeak. Honako hauek izango dira hitzorduak:
- Urduña: Foru plazan 19:00etan.
- Arrankudiaga-Zollo: Arrankudiagako plazan 19:00etan.
- Okondo: Anbulatorioko parkean 19:00etan.
- Aiara: Arepalditzako ferialean 19:00etan.
- Amurrio: Juan Urrutia plazan 19:00etan.
- Orozko: Zubiaur plazan 19:00etan.
- Laudio: Herriko plazan 19:00etan.
- Artziniega: Toñin Luengas frontoian 19:30ean.
Gogoratu beharra dago hau ez dela Palestinan gertatzen ari den sarraskiaren kontra deitzen den lehen mobilizazioa. Izan ere, mota ugariko protestak antolatu dituzte eskualdean azken urtean. Azkena Laudion egin zuten duela astebete: