Kilometro 0-ko bost saski zozkatuko ditu Aiarako Kuadrillak Asteklima ekimenaren barruan

Aitor Aspuru Saez 2024ko urr. 21a, 10:30

Tokiko ekoizleen produktuekin osatu dituzte saskiak. / Aiaraldea.eus

Egunero klima aldaketaren kontrako erronka bat proposatuko du Aiarako Kuadrillak Instagram bidez eta saski bat zozkatuko dute parte-hartzaileen artean.

Aiarako Kuadrillak bat egingo du aurten ere Asteklima egistasmoarekin eta kilometro 0-ko bost saski zozkatuko ditu gaurtik ostiralera bitartean klima aldaketaren kontrako ohiturak sustatzeko.

Honako funtzionamendua izango du ekimenak: egunero helburu bana planteatuko dute Instagram bidez, Aiaraldeko herritarrak klima-aldaketaren aurkako borrokan sentsibilizatzeko eta aktibatzeko.

Zehazki, goizeko hamarretatik aurrera, argitalpen bat plazaratuko dute Kuadrillako Instagrameko profilean.

Bertan, zozketan parte hartu ahal izateko jarraitu beharreko urratsak zehatz-mehatz azalduko dituzte. Egun bakoitzean egingo den galderari storyen bidez erantzun, Aiarako Kuadrillako kontua jarraitu, argitalpenari gustuko eman eta norbait aipatu beharko da. Hurrengo egunean, goizeko zortzietatik aurrera, galdera ebatzi eta zozketaren irabazlea erabakiko da.

Horrez gain, Kuadrillak bideoa sortu du eskualdeko udalerri arabarrak eta bertako gizarte-eragileak biltzen dituena, eta klima-aldaketaren eragina gutxitzen laguntzeko ohiturak hartzera gonbidatzen duena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide