Ehunka lagunek parte hartu dute buru osasunaren aldeko martxa sozialaren V. edizioan. Asasam elkarteak antolatu du ekimena, iragan urriaren 10ean ospatutako Buru Osasunaren Munduko Egunaren testuinguruan.
Urteroko eskema bera jarraitu du ibilaldiak: zutabe bana abiatu dira Amurrio eta Laudioko plazetatik goizeko hamarretan, Luiaondora bidean. Hamaikak pasata iritsi dira parte hartzaileak Aiarako herri horretara, eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute bertan.