Ostiralean Bideak Zabalduz galaren VIII. edizioa ospatu zuten. Ekitaldia baliatzen dute CEAR, Manos Extendidas eta AGISAS elkarteen -integrazioaren esprrua lantzen dutenak- ikus-entzunezkoen ekoizpenak aurkezteko. Horretarako kultura ekitaldia prestatzen dute. Aurtengoak, gainera, zapore aiaraldearra izan du, Iaiaiai irrintzi taldeko lau kidek parte hartu baitute egitasmoan: Gemma Corbellak, Ander Perurenak, Pili Basoa, eta Nerea Iglesiasek, hain zuzen.
Euren ardura, Maite Agirre performancearen zuzendariaren ideia jarraiki, izan zen, besteak beste ekitaldia abiatzea irrintziekin publikoaren artean, ezustean harrapatuta ikusleak. Guztia mamitzeko Aiaraldeko kideek Antzertiolarekin, Ramón Vélez Sonakai taldeko kidearekin eta Magic signeko bi kiderekin (Gor taldearekin) aritu dira elkarlanean.
Galaren gaia Bizitzako Zuhaitza izan da eta horren barruan Txanogorritxo istorioa kontatu zuten. Zeinu-hizkuntza, irrintziak, patinatzaileak, musika eta ahotsa erabili zuten horretarako eta harrera oso beroa izan zen.
Iaiaiai Guggenheim-en
Ez da izan hori irrintzi taldeak azkenaldian izan duen jarduera bakarra. Irailean Santanderren egon ziren, ahotsaren inguruko ikerketa kongresu batean eta azaroaren 29an Guggehheim Museoan eskainiko dute kontzertua, MEM jaialdiaren barruan. Laster salgai egongo dira sarrerak.