Renfeko C-3 lineako pentsiodun ugari mobilizatu ziren atzo exijitzeko garraio publikoa irisgarria izatea, mugikortasun arazoak duten lagunentzat bereziki. Horrela, 11:20ean Urduñatik abiatu zen trenera igo ziren hainbat aiaraldear. Horien artean zeuden zerbitzu publiko hori baliatzeko oztopoak dituzten zenbait herritar, Maria Luisa Goikoetxea, esaterako.
Behin Bilbora helduta, Plaza Biribilean batu ziren Bilboko pentsiodunekin (zeinak udaletxearen aurrean elkartzen diren astelehenero) eta Moyua Plazara jo zuten, han baitago Espainiako Gobernu Ordezkaritza.
Bertan utzi zuten irisgarritasuna bermatzen duen zerbitzu publikoa exijitzen duen eskutitza, Oscar Puente Ministroarentzat.
Argazkiak: Aiaraldeko Pentsiodunak eta Antonio Muñoz