AIARALDEA HEMEN

Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 07:00

Orotariko gaiak lantzen ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Orotariko gaiak lantzen ditu inprentatik atera berri den Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 207. zenbakiak: Esklerosi anizkoitza, Valentziako uholdeak, alpinismoa edota ezkontzen eboluzioa.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia, 207. alegia. Orotariko gaiak bildu ditugu agerkariko 32 orrietan.

Ainhoa Jungitu gazte urduñarrarentzako da hamabostekariko azala. Duela urtebete esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Jungituri, eta orain proiektua garatu du beste bi lagunekin gaixotasunaren aurkako ikerketa ekonomikoki laguntzeko.

Boladan dagoen beste gai bati ere heldu diogu agerkarian: Valentziako uholdeak. Iaz izan zen  1983ko uholdeen 40. urteurrena, zarata handirik gabe, egia esanda. Valentzian pasa den astean gertatutakoak, ordea, jende ugariren oroitzapenak piztu ditu. Gainera, asko eta asko izan dira Mediterraneo aldera laguntza eskaintzera abiatu diren aiaraldearrak.

Ezkontzen bilakaera Aiaraldean

Ezkontzen sasoia bukatzear den honetan, hamabostekarian tartea eskaini diogu gai horri. 1970ko hamarkadatik hona %65 egin du behera ezkongaien kopuruak eskualdean. Ezkontza eta famili eredu desberdinen testigantzak bildu ditugu hamabostekariko orrietan.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide