Berbalagun egitasmoa "bidelagunen" bila dabil Laudion, Amurrion eta Okondon, euskarazko mintza-taldeak aktibatzeko. Laudioko taldea astelehenetan elkartzen da, 17:30ean Iluntze tabernan, eta bidelagun bat behar du.
Amurrion, berriz, badago talde bat asteazkenetan batzen dena, eta beste bat ostegunetan, biak ala biak 19:30ean, Landako tabernan.
Okondon badago beste talde bat, baina tabernetan elkartu beharrean paseo bat egitea da haien asmoa, ordu batez astero. Herri horren kasuan ez dago zehaztuta zein egunetan elkartuko diren.
Informazio gehiago eskuratzeko 607 673 744 telefonora deitu daiteke, aiaraldea@aek.eus helbidera idatzi edota praktikatu.eus/blog/aiaraldea ataria bisitatu.
Bidelaguna, euskaraz dakien erreferentea
"Bidelariak" ikaste prozesuan dauden pertsonak dira, euskaltegietan daudenak, hizkuntza eskoletan daudenak edo haien kabuz ikasten daudenak. Berez, praktikatzera jotzen dute Berbalagun programara.
Bere garaian erabaki zen talde guztietan bidelagun bat egotea, horretan laguntzen duena. Bidelaguna ez da irakasle bat, bere lana ez da zuzentzailea izatea, euskaraz dakien erreferente bat izatea baizik. Ez da dinamizatzailea izan behar, baina nahi izatekotan zalantzak argitu eta zuzendu ahal ditu. Bere ardura bakarra taldean eredu on bat izatea da, erreferentea.