Emozioen eta doluaren lanketarako baliabide honen bidez haurrek, ipuin baten bitartez, arakatuko dituzte sentimenduak, oroitzapenen zuhaitza sortuz eta oroitzapenezko lepokoa eginez, emozioak modu esanguratsu eta hurbilean ulertu eta adierazten lagunduko diegu.
Eskuratu hemen unitate didaktikoa
Landuko diren helburuak:
- Oroitzapenen balioa sustatzea, une bereziak bizirik mantentzeko eta maite ditugunak hurbil sentitzeko.
- Haurrei emozioak (tristura, nostalgia, maitasuna, poza) identifikatzen eta partekatzen laguntzea.
- Taldean errespetu eta laguntza emozionala sustatzea.
Ariketa hau Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 208. zenbakian ateratako elkarrizketa baten osagarria da. Planteatutako ariketei buruzko edozein ekarpen izatekotan, idatzi mezu bat erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera.