Tximeleta zentroak 114 sexu indarkeria kasu artatu ditu ireki eta sei hilabetera, eskualdeko hiru tartean

Elene Abaroa Zorrozua 2024ko aza. 19a, 14:00

Tximeletak egoitzara egindako bisita instituzionala. / Aiaraldea.eus

Zentro honek 24 orduko arreta eskaintzen die Arabako sexu indarkeriaren biktimei.

Sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zentroa da Tximeletak, duela sei hilabete zabaldu zuten. 114 kasu artatu dituzte dagoeneko. Zentro honek 24 orduko arreta eskaintzen du eta doakoa da. Arabako sexu-indarkeriaren biktimek zein biktimaren senide edo hurbilekoek jo dezakete bertara. Bertako profesionalek, biktimek behar duten lekuetara jotzen dute, berehalako arreta, laguntza emozionala eta aholkularitza emateko.

Gizarte langile batek, 3 psikologok eta 3 abokatuk osatzen dute zentroko lantaldea. Psikologoak eta abokatuak bikoteka lan egiten dute. Psikologoek hilabete hauetan 547 saio egin dituzte eta abokatuek 254 esku hartze. Artatu diren pertsonetatik 22 daude hogei urte edo gutxiago dituztenak, eta 41 pertsonek 21 eta 40 urte bitartean dituzte. Gainerakoek 41 urte baino gehiago dituzte. Biktima gehienak Gasteizen bizi dira, baina Aiaraldetik hiru pertsona hurbildu dira zentrora. Eskualdeko Berdintasun zerbitzuarekin koordinatuta dago proiektua.

Datuen arabera,  eskualdeko Berdintasun zerbitzuak 71 emakume artatu zituen 2023an. Emakume gehienak 30 eta 44 urte bitartean zituzten eta ezkonduak eta amak ziren. Bestalde, Ertzaintzak 14 emakume artatu zituen iaz eskualdean. Datu hauek artatutako emakumeenak dira, baina biktimen %10a soilik izaten dira, Berdintasun zerbitzuaren esanetan. 

Tximeletak zentroaren harremanetarako telefonoa  650 80 10 80 da eta eguneko 24 orduetan deitu daiteke. Esteka honetan ere aurkitu daiteke zentroaren inguruko informazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide