Bizilagunak 2016an sortutako ekimena da. Zenbait herritan hainbat jatorritako bizilagunak mahai baten inguruan batu, bazkaldu eta elkar ezagutzea du helburu. Igande honetan Arabako hainbat udalerritan egingo da ekimena Hamaika zapore, milaka istorio lelopean eta eskualdean Amurrion eta Artziniegan ospatuko dute. Doako ekintza da eta Zehar errefuxiatuak elkarteak antolatu du.
Amurrion Juan de Urrutia plazan izango da.14:00etan hasiko da bazkaria. Ondoren, 16:30ean Agharas taldeak kontzertua emango du. Artziniegan ere bazkaria 14:00etan izango da, frontoian. Bazkarirako pertsona bakoitzak bere mahai-tresnak eraman behar ditu eta, ahal izanez gero, partekatzeko janariren bat ere.
Bihar arte eman daiteke izena esteka honetan zein 688 800 337 telefonora deituta.
Hainbat edizio
Bizilagunak ekimena urte askotan zehar egin izan da Aiaraldean. Ekimen honi esker, kultura eta jatorri askotako auzokideak elkartu ahal izan dira elkar gehiago ezagutzeko.