Euskadiko Futbol Federazioak 12 urtez azpiko selekziorako deialdia egin zuen azaroaren 25ean eta hiru aiaraldear egon ziren Ibaiondon entrenatzen, Orozkon. Federazioak Alain Fraile Luyando, Inar Cuadra Martin eta Robert Damian Popa hautatu zituen.

Alain Fraile Luyando atezaina da eta Etorkizuna taldea amurrioarrean aritzen da. Aipatzekoa da ez zuela bakarrik parte hartu. Izan ere, bere taldekidea den Inar Cuadra Martin aurrelariak ere jaso zuen deia. Orozkoko entrenamendura Robert Damian Popa CD Laudioko jokalaria ere bertaratu zen.

Berez, lurraldeka egiten ari dira denboraldiko lehenengo deialdiak eta entrenamenduak, baina arabarrak talde bizkaitarreko kideekin deitu zituzten.