Espainiako Estatu osoko garraio publikoko autobus gidariak deituta daude greba egiteko azaroaren 28an eta 29an (salbu Valentzian). CCOO eta CGT sindikatuek aurrera egingo dute protestarekin, nahiz eta UGTk eta SLTk jadanik adostasuna lortu duten patronalarekin. Hego Euskal Herrian ELAk eta LABek ere ez dute parte hartzen mobilizazioan.
Berez, CCOOk eta CGTk aldarrikatu dute gidarien erretiroa aurreratu behar dela eta beste sindikatuek sinatutako akordioan hori ez dela bermatzen.
Gauzak horrela, Aiaraldeari dagokionez, lanuztea nabaritu daiteke Alavabusen eta Bizkaibusen. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu eta eskualdean honako hauek izango dira bermatuko dituztenak:



