Duela urtebeteko greba feminista orokorraru jarraipena emateko ekintzak antolatu zituen atzo Aiaraldeko Mugimendu Feministak Laudion eta Amurrion.
📸 ARGAZKIAK | Mugimendu Feminista kalera atera zen atzo berriro, duela urtebeteko grebaren aldarrikapenekin.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 1, 2024
Irudi guztiak hemen:https://t.co/uguqWM1Amx pic.twitter.com/0jDXPKF9m7
Aldarrikapenen ardatza zaintza sistema publiko eta komunitarioaren beharra izan zen eta Amurrion azpimarratu zuten negoziazio prozesuan buru belarri sartu direla Udalarekin. Izan ere, tokiko erakundeak bat egin zuen lemarekin eta harremanetan ari dira bere zaintza zerbitzuak publifikatzeko.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Txabi Alvarado Bañares