Emakume bat erail du bere bikote ohiak Pasaian, eta erailketa matxista salatzeko hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur Aiaraldean.
Aiaran hamabost minutuko bi elkarretaratze egingo dituzte: eguerdiko hamabietan Aiarako udaletxe aurrean, eta arratsaldeko seietan Arespalditzako ferialean. Artziniegan 18:30ean bost minutuko kontzentrazioa egingo dute frontoian. Amurrion, bestale, arratsaldeko 19:00etan da hitzordua Juan Urrutia plazan.
6 erailketa matxista aurten Euskal Herrian
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak gogoratu duenez, 6 emakume erail ditu indarkeria matxistak 2024an Euskal Herrian.