5.600 sinadura baino gehiago bildu dituzte eskualdean “osasun sistema publiko eta duinaren alde”

Txabi Alvarado Bañares 2024ko abe. 3a, 08:30

Urduñako Kontsultategiaren aurrean aurkeztu zuten sinadura bilketa. / Aiaraldea.eus

Gasteizen entregatuko dituzte atxikimendu guztiak abenduaren 12an, Osakidetzako zerbitzu zentraletan. 

5.646 sinadura bildu dituzte guztira “Aiaraldean osasun sistema publiko eta duina eskatzeko”. Hala adierazi dute SOS Aiaraldeako kideek prentsara bidalitako ohar baten bidez. Nabarmendu dutenez, “fisikoki” jaso dituzte atxikimendu guztiak, “dozenaka boluntariok eskualdeko osasun zentro, lantegi, hezkuntza zentro, merkatu zein kaleetan jarritako postuen bidez”. 

Hori kontuan hartuta, pozik azaldu dira ekimenak izandako harrerarekin, “oso ona” izan dela nabarmenduta.

Izan ere, zehaztu dutenez, eskualdeko biztanleria osoaren %13,2ak eman du sinadura, “eta ehuneko hori handiagoa da, sinadurak adinez nagusiko pertsonek eman dituztela kontuan hartuta”. 

  1. Iragan urriaren 7an aurkeztu zuten sinadurak biltzeko kanpaina, Urduñako Kontsultategian eginiko agerraldian. Bertan, lau aldarri zehatz plazaratu zituzten:
  2. Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetako ordutegi eta txanda guztietan bermatzea beharrezkoak diren espezialitate eta kategoria guztietako osasun profesionala, baita medikuak ere. Era berean, eskualdean dauden Osakidetzako gainerako azpiegituretan ere behar diren giza baliabide guztiak uneoro bermatzea.
  3. Laudioko anbulantzia medikalizatuko (SVA) txanda guztietan beharrezkoak diren osasun profesional guztiak bermatzea, medikuak barne.
  4. Osakidetzaren oinarrizko asistentzia-zerbitzuak ziurtatzea.

Eskatzen dute, halaber, Buru Osasunerako Zentroko arreta arina izatea, psikiatra zein psikologoagatik artatuak izateko itxaron zerrendak murriztuz. Buru osasun arazoak dituzten pertsonek eskubidea dute kalitatezko arreta jasotzeko.

Sinaduren entrega, datorren astean

Aurreratu dutenez, abenduaren 12an entregatuko dituzte sinadura guztiak. Gasteizera joko dute horretarako, Osakidetzaren zerbitzu zentraletara. 12:00etan jarri dute zita bertan, eta nahi duen orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide