Amurrioarrak Ana Belen Otero ordezkatuko du, Eusko Jaurlaritzako Ongizateko sailburuorde izendatu baitute berriki.
Miren Saratxaga de Isla 41 urteko amurrioarra da eta Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariaren ardurak izan ditu azarora arte. 2022az geroztik egon da lanpostu horretan.
Berez, kargu publiko ugari izan ditu jadanik; Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria (2013-2016) eta Euskal Trenbide Sareko kontratazio publikoko teknikari juridikoa (2019-2022) ere izan da. Amurrioko udal gobernu taldean ere parte hartu zuen zinegotzi gisa 2015-2019 legealdian.
Zuzenbidean lizentziaduna da, Zuzenbide Publikoko espezialitatean (Deustuko Unibertsitatea, 2006), Lurralde eta Hirigintza Politikako masterra du (Carlos III.a Unibertsitatea, 2008), eta bere lanbide ibilbidearen hasieran abokatu gisa aritu zen Ekain SA bulegoan.