
Dozenaka lagun bildu ziren igande goizean Amurrioko Juan Urrutia plazan, Valentziako uholdeetako kaltetuen aldeko martxa solidarioan parte hartzeko. Bost euro balio zuen ibilaldian parte hartzeak, eta Valentziako La Inmaculada de Paiporta eskolara bideratuko dute bildutako diru guztia.
Honakoa ez da Amurrion egin den gisa honetako elkartasun ekimen bakarra. Kuskua elkarteko kideek jaialdi bat egin zuten ostiralean San Jose auzoan, antzeko helburuarekin.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte