Renfeko trenen grafitiak garbitzen hasi dira

Erredakzioa 2024ko abenduaren 4a

Jadanik hasi dituzte garbiketa lanak Ollargango tailerretan.

Hainbat hilabetez grafitiak garbitu gabe igaro eta gero, langileek jakinarazi dute ekin diotela margoketa horiek kentzeari Ollargango tailerretan.

Azken urtean ohikoa bilakatu den egoera amaitzear dago Renfeko C-3 zerbitzuko trenetan. Izan ere, azken hilabeteetan inoiz baino grafiti gehiago ikusi dira garraio publiko horren unitateetan, baina jadanik hasi dira kentzen.

Hain zuzen, Ollargango Renfe eta ADIFeko tailerretan ekin diote lanari. Lehen garbiketa lan horiek ez ziren han egiten, baizik eta Abandon bertan, baina eremu horretan istripuak gertatu ziren zerbitzuan ez dauden trenak uzten dituzten trenbideetan. Ondorioz, unitateteek kolpeak hartu zituzten. Hasiera batean, grafitiak kentzeko erabiltzen diren produktu likidoei egotzi zieten ezbehar horien ardura.

Gerora, ondorioztatu dute trenetan baliatzen den olio berria izan daitekeela istripuen benetako eragilea, baina, bada ez bada, ez dituzte garbiketa lanak berrezarri atzo arte.

Garbiketa lanen toki aldaketarako arrazoi gehiago ere egon dira, 2030 Agenda, besteak beste. Izan ere, ez dago bermerik Abandoko tren geltokian sortzen diren hondakin kimiko guztiak (margoa zein disolbatzaileak) itsasadarrean bukatu ez dezaten, eta arrazoi horregatik ere eten zituzten lan horiek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide