Lan eskaintzak

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Administrazio lanetan aritzeko pertsona baten bila dago

Erredakzioa 2024ko abe. 5a, 07:10

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Administrazio lanetan aritzeko pertsona baten bila dago.

Hilabete baterako ordezkapena izango da eta berehalako laneratzea eskatuko da. Abenduaren 13a izango da CV-ak jasotzeko azken eguna.

Lanpostuaren baitako egitekoak: 

  • Fakturazioa eta kontabilitatea
  • Nomina eta kontratuak
  • Gizarte aseguruen kudeaketa
  • Alta/bajak gizarte segurantzan

Ezinbesteko baldintzak: 

  • Administrazio lanetan esperientzia izatea
  • Euskera ondo menperatzea

Baloratuko da: 

  • Administrazio esparruko goi-mailako ikasketak

Eskaintzen da: 

  • Hilabete bateko kontratua (kubritzen den ordezkapenaren araberakoa luzagarria)
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.740€ gordin (14 ordainsaritan).
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 94 656 85 54 telefono zenbakira deitu dezakete. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide