Aiaraldeko Mari ipuina argitaratuko du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak. Eskualdeko hainbat kiderekin batera egindako proiektua da. Maridomingiri presentzia eta nortasuna ematea eta bere figuraren inguruko aldaketa ideologiko bat ematea du helburu ipuinak. Betiko istorioak transmititzen dituen genero rolak hausten ditu liburuak, Olentzerorik gabeko Maridomingi ezagutuko baitugu: ausart, abenturazale eta langilea. Transmititu nahi diren baloreak ilustrazioetan ere islatzen dira. Hainbat modutan irakurri daiteke: errezitatuta, piktogramekin, bertsio laburtuan, zeinu hizkuntza bidez eta audio bidez. Ipuina esteka honetan edo Faktorian eskuratu daiteke abenduaren 10etik aurrera.
Horrekin batera, Aiaraldeko Mariren abestia ere egin du Kokorikok. Maridomingiren betiko abestia da baina kutsu erligiosorik gabea eta ipuinak transmititu nahi dituen balioekin bat egiten duena. Burbuilak taldeak egindako abestia da. Eskoletan eta etxeetan lantzeko pentsatua dago. Jada eskuragarri dago hemen:
Horrez gain, Maridomingiriren eskutitz pertsonalizatua jasotzeko aukera ere izango da. Abenduaren 12ra arte egongo da eskutitza bidaltzeko epea. Idatzi eta Faktoriako postontzira bota beharko da. Ondoren etxean jaso ahal izango da eskutitza Maridomingiren erantzunarekin. Eskutitz eredua esteka honetan edo Faktorian lortu ahal izango da.