Aiaraldeko erakunde publikoek eginiko lana aitortu dute Asteklima 2024 sarietan. Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak "Eskualdeko ekimenik onena" saria jaso du, energia-komunitateei buruz eskainitako tailer bategatik. Nabarmendu dutenez, 28 pertsonek hartu zuten parte ekimen horretan.
Aiarako Kuadrillak, aldiz, toki ekimen onenaren saria jaso du, Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia izeneko kanpainagatik. Bideo bat eta lehiaketa bat antolatu zituen tokiko erakundeak, herritarren artean klima-aldaketaren ondorioen gaineko kontzientzia piztu eta horren aurrean hartu daitezkeen neurriak jendarteratzeko. "Epaimahaiak kontuan hartu ditu bai parte-hartzea eta bai arrakastaz erabilitako kanal ugariei esker lotutako inpaktua", nabarmendu dute Asteklimako arduradunek.
28 erakundek 50 ekimen aurkeztu zituzten guztira sariketara, eta horietako hamarrek jaso dute aitortza.