Azken orduetako euriteek ur-putzuak sortu dituzte Aiaraldeko hainbat txokotan. Zenbait errepide urez beteta geratu dira, eta trafikoan eragin apur bat izan du horrek. Okondo, Laudio eta hainbat herritan urak zeharkatu ditu errepideak. Hala ere, ez da istripurik jazo momentuz, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez.
Euskalmetek alerta laranja aktibatu du euriteengatik eta horia, aldiz, elurragatik. Hala ere, datozen egunetan erritmoa jaitsiko dela iragarri du metereologia agentziak, euria, haizea eta elurra mantenduko diren arren.