AIARALDEA HEMEN

Gabonetako gehigarri eta guzti, kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko azken zenbakia

Erredakzioa 2024ko abe. 11a, 07:00

40 orrikoa da urteko azken hamabostekaria. / Aiaraldea.eus

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia. Urteko azkena izango da honakoa, eta ohikoan baino orri gehiago izango ditu; berrogei guztira. Irakurleak gabonetako gehigarri berezia aurkituko du bertan.

Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko azken zenbakia, 209.na alegia. Ohiko hogeita hamabi orriei beste zortzi gehitu dizkiogu argitalpenari oraingoan, 40 orri orotara.

Masa Kritikoaren hirugarren urteurrena jaso dugu azalean. Amurrioko txirrindulari komunitateak 2021eko abendutik darama hilabeteko lehenengo ostiraletan mugikortasun eredu jasangarriago bat pedalei eraginez aldarrikatzen, munduko mugimenduaren lekukoa hartuta.

Gazteen arteko indarkeria matxistari ere eskaini diogu begirada sakona, eta hamabostekariko orrietan hori lantzeko gehigarria aurkituko du irakurleak. Bertan, ertz desberdinetatik heldu diogu gaiari: testigantzak, ikasleen dinamikak eta ikerketak, besteak beste

Gabonetako gehigarria

Ate joka daude Gabonak. Hori dela eta, 16 orriko gehigarri berezia osatu dugu Aiaraldea Hemen hamabostekariarekin batera banatzeko. Gabonetako ospakizunen inguruko informazio zabala aurkituko du irakurleak bertan, bai eta eskualdeko ekoizle eta merkatarien produktuak kontsumitzeko gida ere.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide