Bi hilabeteren ostean, larunbatean eman zitzaion amaiera eskualdeko bolo txapelketari, Laudioko San Roke bolatokian.
Joseba Miras gailendu zen norbanakoen kategorian, eta Bea Isasi eta Alberto Lopez, aldiz, bikotekakoan.
Horrela geratu ziren sailkapenak:
Norbanakoen kategoria
1. Joseba Miras
2. Alberto Lopez
3. Pedro Luis Uribarri
4. Jose Luis Sanchez
5. Oskar Larrazabal
6. Txomin Vallejo
7. Oskar Olabarrieta
8. Adrian Del Rio
9. Carlos Olabarrieta
10. Aitor Parrilla
11. Kepa Canibe
12. Iñigo Uriel
13. Ibon Guaresti
14. Javi Gordon
15. Jose Luis Sojo
16. Carlos Llano
Bikotekako kategoria
1. Bea Isasi - Alberto Lopez
2. Aitor Parrilla - Bernardo Barcena
3. Kepa Canibe - Ibon Guaresti
4. Oskar Larrazabal - Adrian Del Rio
5. Javi Gordon - Carlos Llano
6. Iñaki Molinuevo - Iñigo Uriel
7. Carlos eta Oskar Olabarrieta
8. Jose Luis Sojo - Isusko Sallen
- Bikotekako sailkapena: Ibon Guaresti-Kepa Canibe
- Norbanako sailkapena: Carlos Llano
Txapeldunaren adierazpenak
Joseba Miras pozik azaldu da lortutako txapelarekin. “Txapelketa hau garrantzitsuenetako bat da, baina niri, zintzoki hitz eginda, ez zitzaidan gustatzen eta ez nuen parte hartzen. Ia bi hilabeteko jokoa da eta 20 urteko gaztea nintzenean ez nuen beti bolalekuan egon nahi, kar kar”, aitortu du Luiaondoko bizilagunak.
Baina duela bi urte ekin zion bertan parte hartzeari “eta urtez urte geroz eta gehiago” gustatzen zaio. Aurten hiru eliminazio fase igaro behar izan ditu, larunbatean Alberto Lopezen aurka finalean lehiatu arte.
Urduri hasi zuen Mirasek norgehiagoka. Izan ere, bikotekako txapelketa jokatu zen lehenbizi eta bertan Lopez atera zen garaile Bea Isasirekin batera. Hala kontatu du luiaondoarrak: “Goiko bolatokian jokatzen hasi ginen eta Albertok irabazi ninduen 3-2. Behekora jaitsi ginen gero eta lehen jokoa berak irabazi zuen. Aitortu behar dut etsitu egin nintzela, baina bola on bat bota nuen 17 bolokoa eta ni ikusten zeuden familiaren eta lagunen animoekin lortu nuen tortillari buelta ematea eta berriz altxatzea, hiru joko jarraian irabazita eta garaipena eskuratuta modu horretan”.
Garaipen honekin, bere palmaresean falta zitzaion pieza lortu du Mirasek: “Bolari batentzat Euskadikoa, Arabakoa eta eskualdekoa dira txapelketa garrantzitsuenak eta nik orain esan dezaket hirurak ditudala. 2013n irabazi nuen Euskadiko Txapelketa, hurrengo urtean Arabakoa eta 10 urte beranduago lortu dut eskualdeko indibiduala”. Gauzak hala, datorren urteei begira bi helburu ditu ortzimugan: Arabakoa berriz irabaztea eta eskualdekoan gailentzea bikotekako kategorian.
Argazkiak: Joseba Miras