Mirari Gotxi laugarren sailkatu da Espainiako Kopako junior kategorian

Aitor Aspuru Saez 2024ko abe. 16a, 18:00

Mirari Gotxi, artxibo irudi batean.

Aiaraldearra pozik dago emaitzekin, bere parte hartzea hobetzen joan baita lehiatutako zortzi probetan.

Mirari Gotxik bere lehen denboraldia egin du Espainiako Kopako junior kategorian eta ondo baloratu du orain arteko lana. Izan ere, laugarrena izan da sailkapen orokorrean eta bere emaitzek hobera egin dute txapelketak aurrera egin ahala.

Izan ere, Xixongo lehen lasterketan 15. izan zen eta Alcobendasen garaipena lortu zuen. Azken proban, Xativan, bosgarren izan zen.

Dena den, Gotxik ez du atsedenik hartu nahi eta jadanik helburu berriak ezarri dizkio bere buruari: "Orain fokua jarri behar dut Euskadiko Txapelketetan, abenduaren 29an direlako Aiaran; eta baita Espainako Txapelketetan ere, urtarrilaren 12an As Pontesen izango direnak. Baita Amurrion ere, urtarrilaren 4an, lasterketa polita egitea gustatuko litzaidake aurreko denboraldian ez nitzelako pozik egon emaitzarekin eta ezin izan nuen lasteketaz gozatu nahi izan nuen moduan".

Azkenik, txirrindulariak eskertu nahi izan du jaso duen konfiantza bere taldean: "Hau guztia posible izan da Javier Ruiz de Larrinagak eman zidan aukerari esker, taldeari esker, Bertako-Spiuk, eta talde guztiari esker, hain ondo hartu izanagatik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide