Aiarako Kuadrillak auzo- zein etxe-konpostajea bultzatzeko ekimenak sustatzen ibili da azken hilabete hauetan, eta ekimen hauekin jarraitzeko asmoa daukate.
Hori dela eta, etxeko konpostajeari buruzko online trebakuntza antolatu dute, norberak bere etxean eta egoki ikusten duen unean gauzatzeko aukera izan dezan.
Parte-hartzaileen artean, bi konpostaje-kit zozketatuko dituzte, etxerako konpostagailu batez, gidaliburu batez eta aireztagailu batez osaturik daudenak.