Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzak txostena argitaratu du EAEko hainbat osasun zentroetan egongo diren murrizketak jakinarazteko.
Honako hau da Aiaraldeko herriei buruz zehaztu duena:
- Luiaondo kontsultategia itxita egongo da abenduaren 31n eta urtarrilaren 2an eta 3an.
- Arrankudiagako kontsultategia itxita egongo da urtarrilaren 3an.
- Laudioko anbulatorioaren ordutegia 8:00etatik 17:00etara egokitzea aurreikusi dute abenduaren 23tik urtarrilaren 10era.