Alerta laranjan eta alerta horian egongo da Aiaraldea egun osoa haizeagatik

Erredakzioa 2025ko urt. 8a, 10:45

Babes zibila lanean.

Alerta laranja indarrean egongo da 15:00ak arte eta 00:00ak arte, ordea, alerta horian mantenduko da eskualdea.

Eusko Jaurlaritzak segurtasun neurriak hartzeko eskatu die herritarrei 112 SOS Deiak zerbitzuaren bitartez. Izan ere, 90 eta 120 kilometro orduko arteko haize boladak iragarri dituzte gaurko.

Aiaraldeari dagokionez, 15:00ak arte alerta laranjan egongo da lurraldea. Horrek esan nahi du herritarren osasuna arriskuan egon daitekeela. Alegia, haizeguneetan uste dute boladek 120 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketela eta haizeguneak ez diren tokietan 90-100 kilometro orduko ufadak egon daitezke.

Larrialdi zerbitzuek azpimarratu dute Araba eta Bizkaiko mendebaldeko mendietan -hau da, Aiaraldean, besteak beste- dagoela arrisku handiena, hortaz, mendira joatea bereziki arriskutsua izan daiteke gaur.

15:00etatik aurrera alerta horia izango da. Kasu horretan kalteak eta zauritua izateko aukerak txikiagoak dira, baina oraindik ere ezin dira guztiz baztertu.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du 10:15ak arte 27 gertakari jazo direla EAEn haizeari lotuta "batez ere adarrak, zuhaitzak edo hiri-altzarien zatiak erortzearen ondoriozkoak".

Halaber, gogoratu beharra dago gaur ere ez dela eskola kirolik egingo Araban.

Aholkuak

Larrialdi zerbitzuek honako gomendio hauek egin dituzte istripuak eta kalteak ekiditeko:

  • Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
  • Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
  • Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak finkatu.
  • Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
  • Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide