Eztizen Artolaren Gurpilak liburua aitzakia izan zen eleberriaren egilea, Joxe Blanco euskal preso politiko ohia, Ilazki Ussia motxiladun umea eta Ainhoa Ayesta presoen aldeko elkartasun mugimenduan aritutako ekintzailea batzeko eta hausnartzeko kartzelari, errepresioari, haurtzaroari, heziketari eta zaintzari buruz.
Joxe Blancok bere atxiloketa eta espetxealdiari buruzko kontakizuna irakurri zuen, gurasotasuna hizpide. Eztizen Artolak eta Ilazki Ussiak, aldiz, euren esperientziak partekatu zituzten. Izan ere, maiz egin zuten topo kartzelan bertan eta bidaietan euren gurasoak ikusteko. Azkenik, Ainhoa Ayestak hausnartu zuen euskal preso politikoen kolektiboaren kontrako salbuespen neurriei buruz, baita zaintzari buruz ere.