Behin curriculumak jasota, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak lan elkarrizketak egingo ditu hautagaiekin eta ebazpena otsailaren 24an jakinaraziko du, langileak martxoan lanean hasteko. Hiru hilabeteko kontratua eskaintzen dute jardunaldi osoan.
Beharginek bete beharko dituzten eginkizunak Euskaraldiaren koordinazio eta antolaketa lanak izango dira, eskualdean bertan. Izan ere, Euskaraldia arrakastaz kudeatu eta eskualdean euskararen
erabilera areagotzeko ekimenak sustatzeko helburuarekin egin dute deialdia.
Lan eskaintzaren ezaugarriak honako hauek dira:
- Kopurua: 2 pertsona.
- Lanaldi mota: %100eko lanaldia.
- Iraupena: 3 hilabete (2025eko martxoak 3-ekainak 3). Otsailaren 28an lanaren zehaztasun bilera egingo dute.
- Helburua: Euskaraldiaren ekimenak koordinatu eta garatzea Aiaraldean.
Lanaren deskribapena:
- Euskaraldiaren dinamizazioa eta antolaketa.
- Eragile ezberdinekin harremanak eta koordinazioa.
- Komunikazio-kanpainen kudeaketa eta zabalkundea.
- Jardueren antolaketa eta jarraipena.
- Partaidetza sustatzeko ekintzak diseinatu eta gauzatzea.
- Eskatzen duten profila:
- Euskara ahozko eta idatzizko maila egokia.
- Euskararen sustapenean edo antzeko ekimenetan esperientzia izatea.
- Koordinazio eta komunikazio gaitasunak.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Aiaraldeko eskualdearen ezagutza baloratuko dute.