AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehenengo zenbakia, hezkuntza gehigarri bereziarekin

Erredakzioa 2025ko urt. 29a, 10:00

Zortzi orriko hezkuntza gehigarria dakar hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Inprentatik iritsi berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehenengo alea. Gai interesgarri ugari jorratzen ditu agerkariak, eta eskualdeko hezkuntza eskaintza zabala jasotzen duen gehigarri berezia dakar.

2025a estreinatu du Aiaraldea Hemen hamabostekariak. Gaur bertan iritsi da inprentatik agerkariaren urteko lehenengo zenbakia, 210. alegia. Orotariko gaiak lantzen ditu agerkariak bere 32 orrietan sakabanatutako elkarrizketa eta erreportajeen bidez.

Azalean Aiara Gazte Music Fest jaialdian parte hartu zuten musikariekin egindako talde argazkia jaso dugu, eta hamabostekariko orrietan kontzertuen argazki galeria aurkituko du irakurleak ere.

Bestelako gaiak ere jorratu ditugu. Guardianen itxierari ez diogu iskin egin, eta Laudioko lantegi enblematikoaren eboluzioari buruzko erreportajea osatu dugu.

Aiaraldea Komunikabideak eskualdeko udalekin sinatutako hitzarmen berriketa ere jorratu dugu. Udalerri guztietan berritu eta handitu dute komunikabidearekin hitzartutako dirulaguntza, Amurrion salbu. Izan ere, Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari, eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari bizkarra emanez.

Hezkuntza gehigarria

Aiaraldea Hemen hamabostekariak 8 orriko gehigarri berezia dakar oraingoan. Ikastetxeak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurrematrikulazioan murgilduko dira aurki. Gauzak hala, eskualdeko hezkuntza eskaintza jaso du Aiaraldea Komunikabideak gehigarrian, baita hezkuntza komunitatearekin lotutako zenbait iritzi zutabe interesgarri ere.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide