Sormen beken eta egonaldien deialdia zabaldu ditu Aiaraldea Kultur Faktoriak eta otsailaren 28ra arte egongo da aukera izena emateko

Erredakzioa 2025ko ots. 5a, 12:55

Aitziber Duarte 'Naturak eskainitakoa' proiektua aurkezten, Sormen egonaldian landu eta gero. / Aiaraldea.eus

Bi deialdi zabaldu dituzte: sormen beka eta sormen egonaldia. 

Aiaraldeko eta kanpoko artistentzako deialdiak argitaratu ditu Aiaraldea Kultur Faktoriak berriki. Horien helburua da euskarazko sormen lanak sustatzea eskualdean zein Euskal Herrian, oro har.

Bi beka mota proposatu dituzte. Alde batetik, Arte Arnasa dago. Deialdi horrek 1.000 euroko babes ekonomikoa eskaintzen du, baita bidelaguntza ere, proiektuaren hazkuntza eta garapena bultzatzeko. 

Lau proiektuk eskuratu dezakete beka hori (norbanakoenak edo taldekakoak izan daitezke) eta 15 eta 99 urte bitarteko artistak daude deituta, betiere euskaraz egiten badute euren lana. 

Oinarri guztiak eta proiektuak nola aurkeztu jakiteko, esteka honetan jaso daiteke informazio guztia. Izen-ematea, aldiz, inprimaki honetan bete beharra dago.

Faktoriak berak gomendio batzuk zabaldu ditu proiektua aurkezteko orduan aintzat hartzeko, hemen ikusi datezkeenak.

Deialdiaren azken irabazleak Martz, Malen Atxa eta Xabi Basterra, Goizane Rodriguez eta Garazi Egiguren izan dira.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Sormen egonaldiak

Bestalde, Murgildu Sormenean deialdia dago. Kasu horretan, Aiaraldea Kultur Faktoriak astebeteko egonaldia jartzen du sortzaileen eskura. Egunero otordu batekin hornitzeaz gain, Faktoria espazioa parez pare irekitzen zaie artistei, erabili dezaten: kamerinoa, oholtza, argiztapena, soinu-ekipoa, ekonomatua, sukaldea, dutxak, eskualdeko sortzaileekin hartu-emanak, naturguneetara irteerak...

Horrez gain, laguntzeko prestutasun osoa daukate Aiaraldea Kultur Faktoriako arduradunek edozein erraztasun emateko: eskualdeko intereseko herritarrekin harremanetan jartzeko, inguruak ezagutarazteko...

Lau sormen egonaldi dira guztira eta oinarriak hemen irakur daitezke. Izena emateko, ordea, hemen klikatu beharra dago. 

Egitasmo horren eskutik Eneritz Furyak, Aitziber Duarte, Peru Galbete, Ainara Bento, Jare Prieto eta Eva Perez-Pons, Idoia Tapia, Maria Iturbe eta Maialen Ramirez eta Amaia Molinet aritu ziren iaz Faktorian. 

Horrez gain, Arte Eman Festan ere parte hartu zuten, bai Faktorian bertan zein Gasteizen.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide