Gaur amaitu da EH Bilduren hirugarren kongresua. Alderdiaren hurrengo urratsak gidatuko dituzten estatutu berriak onartu dituzte bertan, eta baita horren gidaritzan arituko den mahai politikoa ere. Arnaldo Otegi hautatu dute idazkari nagusi botoen %94,44arekin; eta, besteak beste, bi aiaraldear egongo dira berarekin batera mahai politiko eratu berrian: Ainize Gastaka eta Eba Blanco.
Ainize Gastaka Laudioko egungo alkatea da, abokatua ofizioz, eta hainbat herri mugimendutan aritu izan da EH Bildun sartu baino lehen. Eba Blanco, aldiz, Amurrioko zinegotzia izan da, eta legebiltzarkidea zein EA alderdiko idazkari nagusia da gaur egun.
