Aiaraldea Komunikabidea Mastodon sare sozial askera batu da

Erredakzioa 2025eko otsailaren 13a

Aiaraldea Komunikabideko Mastodon kontua martxan dago dagoeneko. / Aiaraldea.eus

Hedabideak bat egin du beste 77 euskal komunikabidek abiatutako egitasmoarekin eta Elon Musk edota Mark Zuckerbeg bezalako milioidunek kontrolatzen dituzten sare sozialak alde batera uzteko aukera ematen du horrela.

Donald Trumpen garaipenak modu gordinenean mahairatu du sare sozialak ez direla komunikaziorako tresna neutralak, Elon Musk edota Mark Zuckerbeg dirudunen plataforma korporatiboak (X eta Meta) bere alde izan baititu modu batean edo bestean egungo presidente estatubatuarrak. Gauzak horrela, euskal komunikabideen artean hainbat proiektuk hautua egin dute sare sozialen horien menpekotasuna murrizteko. Horretarako, Mastodon software libre eta irekiko sare sozial ez zentralizatura jo dute, aukera hori eskaintzeko erabiltzaileei.

Tokikom tokiko hedabideen federazioak bere nodo propioa antolatu du Erresuma Batuko BBC irrati-telebista publikoaren ereduari jarraiki eta Aiaraldea Komunikabidea ere batu da egitasmora.

X bezalako plataformek, nolabait, zerbitzari bakar gisa lan egiten dute, edukien lehentasuna kontrolatuta modu anitzetan, algoritmoaren bidez. Mastodonek, ordea, ahalbidetzen du informazio eta harreman nodo propioak sortzea, korporazio handien menpe ez daudenak eta algoritmorik erabiltzen ez dutenak gorrotozko diskurtsoak hauspotzeko edota biderkatzeko. 

Horrela, Tokikom tokiko hedabideen federazioak bere nodo propioa antolatu du Erresuma Batuko BBC irrati-telebista publikoaren ereduari jarraiki eta Aiaraldea Komunikabidea ere batu da egitasmora. Helburua da 0 kilometroko informazioa jartzea erabiltzailearen esku, enpresa handien, milioidunen eta eskuin muturreko lobbyen esku-hartzerik gabe.

Aiaraldea Komunikabideko kontua jarraitzeko bide zuzenena da Mastodon erabiltzaile bilakatzea eta hemen sakatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide