Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Aitor Aspuru Saez 2025ko ots. 18a, 11:50

Hidrogenoa eramaten duen hodia. / FundéuRAE

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.

Jose Ignacio Zudaire Petronor konpainiako CEOak prentsa agerraldia egin zuen atzo iragartzeko behin enpresa elektrikoen zerga kenduta Espainiako Kongresuan, Repsolek -Petronorren jabeak- urratsak abiatu dituela hidrogenoa ekoizteko zentrala irekitzeko Bilboko Portuan, 100 MW produzitzeko gaitasuna izango duena.

Azpiegitura 2028ko erdialdean egongo lirateke funtzionamenduan eta Aiaraldeko industria astuna hornitzea da bere helburuetako bat. Zudairek azaldu zuen Tubacex edota Tubos bezalako enpresek aukera urriak dituztela deskarbonizazioan sakontzeko eta garrantzitsuena dela erregai sintetikoen bidea hartzea, hau da, hidrogenoarena.

Horrek ekarriko luke 70 kilometroko hidrodukto bat eraikitzea, erregaia Ezkerraldetik Laudioko eta Amurrioko lantegietara eramateko.

160 milioi euroko dirulaguntza

Zudairek aipatu zuen azpiegitura osoak 260 milioi euroko inbertsioa behar duela eta horietako 160 Europar Batasunak ordainduko dituela, estrategikotzat jo baitu egitasmoa.

Epeak?

Petronorreko CEOak azaldu du 2030ra arte ez dutela espero hidroduktoa Aiaraldera heltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide