Traktore eta bestelako nekazaritza ibilgailuek azterketa teknikoa (IAT) egiteko kanpaina abian jarriko dute martxoan. Arrigorriagako IATk kudekatutako kanpaina ibiltariak eskualdeko hainbat herri bisitatuko ditu datorren hilabetean, azterketa teknikoa egin ahal izateko tresneria landa-eremuetara hurbilduz.
40 kilometro orduko abiadura har dezaketen nekazaritza eta baso traktoreek igaro beharko dute IATa. Lehenengo azterketa matrikulazio datatik 4 urtera egin beharko dute, eta 16 urte bete arte bi urtean behin. 16 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten ibilgailuek, aldiz, urtero gainditu beharko dute azterketa teknikoa.
Azterketa gauzatzeko aurretiaz eskatu beharra dago hitzordua, 946 71 17 13 telefono zenbakira deituz. Nekazaritza ibilgailuek 49,19 euroko tasa ordaindu beharko dute. Obra eta zerbitzuetako ibilgailuek, aldiz, 85,70 euro. Diru zenbateko zehatza ordaintzea eskatu dute aztertzaileek.
Egunak eta ordutegia
Hauek dira nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko tokiak eta egunak:
- Artziniega (igerilekuak): Martxoak 10
- Lanteno (Eskola zaharrak): Martxoak 12
- Lezama: Martxoak 17
- Murga (Aiara industriagunea): Martxoak 21
- Laudio (LIDL aparkalekua): Martxoak 24
- Urduña (Elkartegia): Martxoak 27
- Okondo: Martxoak 28
- Orozko: Martxoak 31
8:00etatik 13:00etara bitartean egingo dituzte azterketa tekniko guztiak.
Ziklomotorren azterketa
Arrigorriagako IATk kudeatuta, eskualdeko ziklomotorrentzako azterketa teknikoa eskainiko dute ere Laudion eta Amurrion. Nekazaritza ibilgailuen kanpaina ibiltaria amaituta, apirilean iritsiko da ziklomotorren txanda. Apirilaren 3an Amurrion egingo dituzte ikuskapenak, eta apirilaren 4an Laudion. Azterketek 33,51 euroko kostua izango dute, eta, kasu hauetan ere, derrigorrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea.