Bideozaintza sistema berriak ezarri ditu Renfek Arrankudiagako, Aretako, Laudioko, Gardeako, Luiaondoko, Iparraldeko, Amurrioko eta Urduñako tren geltokietan.
Teknologia horrek aldaketak ekarri ditu, irudi hobeak lortu ez ezik, adimen artifizialeko zerbitzariak ere erabiltzen baititu. Horrek esan nahi du lege eta arau urraketak identifikatzen dituela automatikoki, izan borrokak, suteak, erorketak, graffitiak, kalteak edo norbaitek ordaindu gabe zerbitzua baliatzea. Borroken kasuetan, modu automatikoan sortzen du alarma deia.
Sistema berriak automatikoki identifikatuko ditu arau urraketak, izan borrokak, suteak, erorketak, graffitiak, kalteak edo norbaitek ordaindu gabe zerbitzua baliatzea.
Renfek berak adierazi du aurreko bideozaintza elementuak zaharkituta zeudela eta bitarteko berriek aukera ematen dutela informazio guztia zentralizatzeko eta segurtasun osagai guztien egoera urrutitik kontrolatzeko.
Halaber, adimen artifizialaren algoritmoek unean bertan analizatuko dituzte geltokietako jende pilaketak, bitartekoak hobeto kudeatzeko.
Next Generation funtsak
Espainiako Estatuak abian jarri duen berriketa izan da hau, Next Generation funts europarren bidez. Berez, 415 geltokitan egin dute aldaketa. Horietako 49 dira Bilboko aldiriak zerbitzuko geltokiak eta Aiaraldean daude horietako zortzi.