Inauterien aurreko igandean, Kanporamartxo eguna ospatu dute Arrankudiagan eta Laudion, basoa neguko loalditik esnatzen joan dadin.
Laudion goizeko hamaiketan abiatu dira herritarrak Herriko plazatik kalejiran, Larrazabal auzoko San Joan Astobitza baselizara arte. Bertan, atzeko zelaian landatuta dagoen Gernikako arbolaren kimua neurtu eta omenaldia egin ostean, txitxi-burruntzia prestatzeari ekin diote. Arloteek eta trikitilariek girotu dute eguna.
Arrankudiagan, ordea, bi mendi ibilbide egin dituzte, Matxinkorta Mendi Taldeak antolatuta.11:15ak aldera heldu dira ibilbide laburreko (9 kilometro) kideak Basakoetxe ermitara. Eguerdi aldera ailegatu dira gainontzekoak, Ganekogortara igo ostean, eta bertan ere txitxi-burruntziarekin amaitu dute goiza, eguraldia lagun.
Honela kontatu digu Koldo Albizuak: