Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 212. zenbakia. Ane Landeta amurrioarraren bizipenetatik tiraka minbiziari begirada sakona eskaini nahi izan diogu tirada berri honetan.
Hain zuzen ere, minbiziaren gaia ikastetxeetan lantzeko asmoarekin, eritasunari buruzko informazio sakonarekin atondu dugu hamabostekariko 'Apunteak' atala. Baliabide pedagogiko horrek, minbizien oinarrizko kontzeptuak lantzeaz gain, gaian sakontzeko gomendio eta lotura ugari jarriko ditu irakurleen eskura.
Gai gehiago
Gai interesgarri ugari jorratu ditugu otsaileko azken hamabostekari honetan, elkarrizketa eta erreportaje mamitsuen bidez. Ba al zenekien Arabako Bolatoki Txapelketaren 50. urteurrena ospatzen ari direla aurten? Iragan astean abiatu zen norgehiagoka, eta Aiaraldea Komunikabideko kideak eskualdeko bolatokietara gerturatu gara, tokiko kirol eta harribitxi hau bertatik bertara ezagutzeko.
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.