IRITZIA

Hezkuntza publikoa zaindu dezagun, gure gizarteko oinarria

Asier Errasti, Mikel Querejeta, Maria Aldama, Julen Basterrika eta Estibaliz Magrach 2025eko otsailaren 27a

Atzo Bilbon eginiko mobilizazioa. / Mikel Querejeta

Aste honetan ere, kalitatezko euskal hezkuntza publikoaren aldeko mobilizazioak egingo ditugu, eta idatzi honen bidez, greba honen arrazoiak azaldu nahi dizkizuegu labur-labur:

  • Egungo burokrazia-maila handiak ito egiten gaitu, eta denbora baliotsua kentzen digu materiala prestatzeko eta gure ikasleen askotariko beharrei erantzuteko.
  • Funtsezkoa da irakasle eta pt gehiago izatea eta gela bakoitzean ikasle gutxiago egotea, horrek aukera ematen baitu zuen seme-alaba bakoitzaren beharrei modu eraginkorragoan erantzuteko.
  • Beharrezkoa da hezkuntza arloan langile gehiago izatea. Gure eskoletan psikologoak, gizarte langileak eta erizainak behar ditugu, baita beste erakundekin harremana ohikotasun handiagoarekin izatea ere, ikasle bakoitzaren beharrei modu integralean erantzun ahal izateko. Horrek esan nahi du ez dugula errendimendu akademikoan bakarrik jarri behar arreta, baita alderdi emozionaletan, afektiboetan, sozialetan, familiarretan eta osasunekoetan ere, eta ikasle bakoitzaren behar indibidualetan ere bai.
  • Gure lana zorrotza da, eta 60 urtetik aurrera zailagoa bihurtzen da.
  • Beharrezkoa da erretirorako baldintzak hobetzea.
  • Argi dago grebara ateratzeko gure arrazoiak ez direla ekonomikoak bakarrik, komunikabide batzuek sinestarazi nahi duten bezala.

Gure lan baldintzak hobetu nahi ditugu, zuen seme-alabei uneoro onena eman ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide