Sarean euskaraz dauden baliabideen bilduma sortu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak: Euskararen Erreminta Kutxa.
Doakoak dira aurkeztu dituzten tresna guztiak, eta hainbat kategoriatan sailkatu dituzte:
- Bildumak.
- Ikus-entzunezkoak.
- Audioak.
- Ikas eta jolas.
- Bertso eta musika.
- Jakintza.
- Praktikoak.
Herritarrei euskaraz aritzen lagunduko dion tresna bat sortzea izan da Kontseiluaren asmoa.
Hiztegiak, online jokoak, bideo plataformak eta beste hainbat baliabide topatuko dituzte familiek, gazteek zein helduek bertan. 75 bildu dituzte guztira, eta horiei heltzeko lotura zuzena ere topatuko dute erabiltzaileek.