EH Bildu Arabako kideek jakinarazi dute Mahai Politiko Nazionala osatzeko prozesua amaituta, lau kide proposatu dituztela Arabako Idazkaritzarako: Xabier Goikuria Oiarbide Politika Instituzionaleko ardurarako, Andrea Ferrer Izar de Lafuente Eraketa ardurarako, Unai Gotxi Castresana Udalgintza ardurarako eta Rebeka Martinez de Compañón Remirez Komunikazio ardurarako.
Unai Gotxi Castresana artziniegarra 1993an jaio zen eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua eta Partaidetza eta Komunitate-Garapen Masterra ikasi zituen. Berez, zinegotzia izan da Artziniegako Udalean 2015-2029 eta 2019-2023 legealdietan, oposizioan zein udal gobernu taldean. Egun Arabako EH Bilduko Udalgintzako arduraduna da.
Martxoaren 3tik 10era bitartean bestelako proposamenak egiteko aukera egongo da eta bozketa martxoaren 12tik 15era egingo dute.