Eusko Jaurlaritzak alerta horia piztuko du bihar 00:00etatik 12:00ak arte. Izan ere, EAEn 100 kilometro orduko hego-ekialdeko haize boladak iragarri dituzte haizeguneetan. Edonola ere, haizeguneak ez diren tokietan ere 60 eta 80 kilometro orduko haizeteak espero dituzte.
Printzipioz, alerta horia ohiko fenomeno meteorologikoentzat da, baina kirola egitea mendian, adibidez, ez da gomendagarria izango. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak hurrengo aholkuak zabaldu ditu arazoak ekiditeko:
- Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan egonez gero:
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik igarotzean.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.